Lehen Aukera

Konbokatoria honen xedea hauxe da: Titulua edo pretakuntza izanik ere beren tituluarekin lotutako lanetan esperientzia gutxi edo batere esperientziarik ez duten gazte langabeak euskal enpresek edo bestelako erakundeek kontratatzeko oinarriak ezartzea eta horretara bideratutako laguntzak arautzea, haien enplegarritasuna hobetzeko neurri gisa, lan-esperientzia lortzearen eta haien sendotzearen bidez.


Aukera ona da, bai praktikak egiten ari diren gure ikasleentzat eta bai enpresentzat.


Diru-laguntzak jaso dezaketan jardueren baldintzak:


• Gazteekin sinatutakoak, EAEn dauden lantokietako lanpostuetan jarduteko.
• Beranduenez, 2017ko azaroaren 30ean hastea.
• Gutxienez 6 hilabete irautea. ( 2 urte arte eta luzapen bi onartzen dira).
• Lanaldi osoa edo partziala (inoiz ez ezarritako lanaldiaren &percent;70etik beherakoa).
• Lanpostuak kontratatutako pertsonaren ikasketa-mailari edo trebakuntzari egokituta egon behariko du.
• Idatziz formalizatu behar da, titulazioa, hasiera-data eta amaiera-data, iraupena, lanpostua eta urteko soldata gordina jasota, 3.2c) artikuluan ezarritako gutxienekoen arabera.
• Enplegu-sorrera garbia ekarri behar dute berekin, kontratatuko den langilea lanean hasi aurreko 6 hilabeteotan enpresak batez beste duen langile kopuruarekiko. Kontratazioaren egunean, kontratu berri horrekin enpresako langileen batazbestekoa egiko da.
• Senidetasunik eza 3.4a) artikuluaren arabera.

Edonola ere, kontratuak bat etorri beharko dute Langileen Estatutuarekin eta aplika daitekeen gainerako araudiarekin.

Kontratatutako gazteek bete beharreko baldintzak:


• 16 urte baino gehiago eta 30 baino gutxiago izatea.
• Euskal Autonomia Erkidegoan bizitzea.
• Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuan lan-eskatzaile gisa izena emanda egotea eta kontratua egiterakoan langabea izatea.
• Ondoko titulazio hauetakoren bat edukitzea :
          Lizentziatura edo unibertsitateko gradua.
          Unibertsitateko diplomatura.
          Goi-mailako heziketa zikloa edo FPII.
          Erdi-mailako heziketa zikloa edo FPI.