Hizkuntz Normalkuntza

IURRETA ikastetxeak 1988-89 ikasturtean egin zuen lehenengo aldiz Hizkuntza Normalkuntza Proiektua. Irakaskuntza euskaraz eskaintzeko beharrak bultzatu gintuen, eta iikastetxearen funtzionamendua euskaraz izateko nahiak.

Ikasturte hartan A ereduko taldeak 17 ziren, eta D eredukoak 12. 2016-17an, berriz, talde bakarra dugu A ereduan.

Hizkuntza Normalkuntza Proiektua garatzen hasi ginenean, eta gero (2003-2004) Hizkuntza Proiektuaren bidez, jarri genituen helburuei begiratzen badiegu, zenbait esparrutan urrats handiak egin ditugula nabaritzen da: zerbitzua euskaraz eskaintzeko konpromisoa hartu genuen, eta lortu egin dugu.

Hain zuzen ere, KONTSEILUA erakundeak “Bai euskarari Guk zerbitzua euskaraz” ziurtagiria eman zigun 2000-2001 ikasturtean. Horretarako irakasle ez diren langileak euskaldundu dira (bostetik lau), dokumentazio guztia euskaratu dugu, batzar eta agiri guztiak euskaraz egiten ditugu, eta abar. Mintegi teknologikoek, berriz, lan handia egin dute ikasleei ematen dieten materiala euskaraz jartzen, eta gaur egun, salbuespenak salbuespen, esparru horretan egoera normalduta dago.

Hizkuntza Normalkuntza ikastetxeko beste proiektuekin uztartuta dago: 2003-2006 urteetarako egin genuen Plan Estrategikoko lehen arlo kritikoa hauxe zen: “Ikastetxearen jardueran euskararen normalkuntza eta euskarazko irakaskuntza bermatzea”. Gainera, 2002. urtean, ikastetxearen xede, ikuspegi eta balioak definitu genituen. Hain zuzen ere, balioen artean hauxe aipatzen da: “Euskararen normalkuntzaren alde ahaleginak egitea”, honako hau zehaztuz: “ikastetxearen barneko bizitza, gehiena, euskaraz egitea. Ikasle eta irakasleen artean euskararen erabilera bultzatzea. Ikastetxeak bere inguruarekin duen harremana euskaraz izan dadin saiatzea.”


Ikasturte honetan (2016/2017), KONTSEILUA erakundeak “Zerbitzua eta lana euskaraz” ziurtagiria eman digu.

Normalkuntzarako helburuak:

 

* Eskola elkarteko (hizkuntzaren funtzioak) erabilera eremuak indartu.
* Irakasle eta ikasleen artean , idatzi zein ahozko euskeraren kalitatea eta ezagutza hobetu.
* Eskola elkarteko euskal hiztunen ahozko euskera erabilera errotu.
* Eskolako dokumenazioa euskeraz egiten jarraitu.
* Hizkuntza normalkuntzako proiektuaren bitartez bermatzen diren ahozko prozedurak, gaitasun eta jarrerak ziurtatu.
* Proiektua eguneratu eta ezagutu arazi.
* Idatzizko zein ahozko euskeraren erabilera egokia eta kalitatea bermatu.
* Euskal kurrikuluna bultzatu.
* Euskera,aisialdi eta gozamenerako hizkuntza izan dedin saiatu.
* Ahozko erabileran bizkaiko euskalkia mantendu.
* Komunikaziorako/elkarlaneako erabiltzen ditugun arlo guztietan, gure euskera hobetzeko dauden baliabideak ezagutu arazi eskola komunitatea.