3. urteko espezializazio kurtsoaren aurkezpena.

Gure ikastetxeko 3 ikaslek parte hartuko dute 2020.eko martxoan hasi eta ekainean bukatuko den formakuntzan. Orbea-n jasoko dituzte lan praktikak.

 

CNC fresadora proiektua

Mekanizazio 2. mailako ikasleek CNC fresadora bat egiteko asmoa daukate. Horretarako, fresadora manuala hartu, desmontatu, pieza berriak diseinatu eta mekanizatu, muntaia egin eta probatuko dituzte. 

 

  

 

 

53. Liburu eta Disko Azoka 2018

 

Administraritzako ikasleak Liburu eta Disko azokara gerturatu ziren. Ikastetxeko logoarekin atera zuten argazkia.

 

Hemendik egunkarian

 

Albiste izan gara Deia, hemendik Durangaldean.

 

Ikasenpresa Jardunaldia.

Gure ikasleak irakasleekin batera Ikasenpresa Jardunaldira joan ziren euren proiektuak garatzera.

 

 

Euskaraldia

Gure ikastetxean egunero ospatzen dugu euskaraldia. 365 egun euskaraz.

 

Ate irekiak abenduan

Ikastetxea bisitatu zuten San Antonio, Fray Juan de Zumarraga, Arratia eta Elorrrioko ikasleek

 

   

 

 

 

CNC makina berria

FANUC makina berria mekanizazio tailerrerako. 5 ardatzetan lan egingo eta pieza konplexuak egingo dituzte ikasleek

 

           

ASPACE eta ASEBI Arretako ikasleekin

ASPACE Arrasateko teknikariak eguneko erabiltzaileekin. Aniztasun funtzionalaren inguruko hitzaldian. Eta ASEBIkoekin tailer baten parte hartu zuten ere.

 

 

MT2 1D mekanizazioko ikasleak eta euskelec

MT2 1D taldeko ikasleak "Suministros Balmaseda"-ra euskelec lehiaketan parte hartzeko erronkarako beharrezkoa duten elementu komertzialak erostera joan dira.

 

             

Erasmus+ ikasleak Wroclaw, Polonian.

Erasmus+ ikasleak Wroclaw, Polonian egingo dituzte euren praktikaldiak. Elektronika eta administraritzako ikasleak

poloniar eta ingles ikastaroak egingo dituzte lehenengo asteetan eta gero enpresatara joango dira lanera.

 

 

1. ERRONKA 

Administraritzako ikasleek primeran aurkeztu zituzten euren taldeko erronka.

 

 

   

Taller automoción.

Automozio tailerretako profesionalak ibilgailu elektriko eta hibridoei buruzko ikastaroan.

 

Rectilan, Iurreta

Automozioko 1. mailako ikasleak Rektilan enpresa bisitatzen.

 

 

Lanbideko ikasleak

Fabrikazio mekanikoa. "Mecanizado por arranque de viruta" ikastaroa

 

Berdeago Energy azoka 2018

Ikasle eta irakasleen parte hartzea Berdeago Energy azokan. Ikastetxean egindako kotxe elektrikoaren aurkezpena, Gallanda proiektua.

 

Ikasenpresa

Ikasleek postu bat antolatu dute dirua eskuratzeko lanean ari diren ikasenpresako proiektua aurrera ateratzeko.

ikasenpresa

Ikasenpresa kongresuan. BIC Barakaldon. Ikasleek euren proiektuetaz hitzegiten eta EITB-ko Teknopolis programarentzat elkarrizketan.

 

Eusko Lege Biltzarra eta Sancho el Sabio

Euskal Herriko dokumentazio zentroa. Artxiboan aintzinako liburu eta agirien artean ibili dira ikasleak. 

Eusko Lege Biltzarra

Auto elektrikoak

Erregai fosilen autoetatik elektrikoetara trantsizioa. Arazoak eta erronkak. Innobasque eta Basque Innovation.

 

ENEKO SAGARDOY

Eneko Sagardoy Mujika aktore durangarra "Handia" filmaren protagosnista gure ikastetxean, Euskararen eguna girotzen. Bere kontakizunekin zur eta lur utzi ditu ikasle eta irakasleak.

 

Beldur Barik

 

Beldur Barik lehiaketan aurkeztu ditugun bideoetatik 2 sarituak izan dira durangaldean parte hartutako ikasleen artean. Horretarako Iurretako alkateak ikasleei banatu dizkie sariak (300€ eta 100€-koak hain zuzen ere). Administrazio Kudeaketa 1. Mailako ikasleek egindako lanetan Nerea Revuelta eta Esther Elexgaray irakasleak elkarlanean izan dira. Zorionak sarituei eta parte hartu duten ikasle guztiei. Hona hemen link interesgarria.

Emakumearen indarkeriaren kontrako nazioarteko egunerako argazkia atera dugu ikastetxean.

FILM SOZIALA

Nazioarteko Jaialdia. Gonbidatu berezia: Senegaleko idazlea, Mamadou Dia.

 

HEZIKETA ZIKLOEN BIDEO AURKEZPENAK

2017/03/27


   
     
     
     
       
       

HERRI SAHARAUIARI DOHAINTZA

2017/03/06

 

Iurretako Administrazioko ikasleak pasadan Gabonetan egindako merkatu solidarioan bildu zuten dirua Elorrioko LAJWAD elkarteari eman diote, Saharako herriari laguntzeko.


LAJWAD herri saharauiari laguntzeko jarduerak egiten duen elkartea da. Adibidez: elikagaien bilketa, oporrak bakean proiektua, herri saharauiak errefuxiatuen kanpamenduetan pairatzen duen bizimoduaren berri ematea,.......

IRRATILOTURA BERRIA

2017-02-10


 

Otsailak 10ean, Mantenimendu Elektronikoko 2. mailako ikasleek AVRAkoekin batera (Bizkaiko Irratiafizionatuen elkartea) irratilotura bat martxan jarri zuten.

Irratilotura honek Iurretako institutua eta elkarteak Oizen duen errepikagailua elkarkomunikatzen ditu.

MATXUREN DIAGNOSTIKOAREN JARDUNALDIA

2017-01-17

 

Iurreta Lanbide Heziketako Ikastetxeak, RECTILAN S.L.-en laguntzarekin, Urtarrilaren 26an arratsaldeko 17:30etan ibilgailu turboen matxuren diagnostiko eta muntaian hartu beharreko neurri zuzentzaileen jardunaldia egin zuen.

ASEBI ELKARTEAREN HITZALDIA

2016-12-09

 


Asebi elkartekoak etorri ziren menpekotasun egoeran dauden pertsonen arretako ziklora hitzaldi bat emotera.


Asebi, espina bifida duten pertsonentzako elkartea da.


Hiru pertsona etorri ziren: Ane (psikologoa), Judith (psikologoa) eta Erlantz (espina bifidaz kaltetua eta elkarteko langile soziala).


Hitzaldiak bi ordu iraun zituen eta ikasleak oso gustora aritu ziren, dinamika desberdinak egin zituztelako. Hitzaldi hone bidez 1go eta 2. mailako ikasleak gaixotasun horretaz gehiago ikasi zuten eta beraien egunerokotasuna nolako den ulertu zuten.


 

 

No documents found